Oarsoaldeko AEKren urteko azken bileran, Gipuzkoako koordinatzaileak gidari

 

2022ko azken bilera egin genuen ostiralean Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok, eta ez ohiko gidariak izan genituen: Olaia Murua eta Beñat Alzaga AEKren Gipuzkoako koordinatzaileak. Haiek prestatutako dinamikari esker, geure buruaz eta AEKz gogoeta egiteko aukera izan genuen irakasleok, baita AEKren atalak hobeto ezagutzeko ere. Eskerrik asko bisitagatik, Olaia eta Beñat. Segi orain arte bezain gogotsu lanean eta datorren ikasturtean ere gustura hartuko zaituztegu!!

Iruzkinak