Mintzalagun egitasmoak Oiartzun ere bisitatu du
Mintzalagun egitasmoak lehen hiruhilekoa bete du Pasaian. Denera, 40 bat herritar ari dira euskaraz mintzatzen hainbat talde txikitan, lasai eta eroso. Batzuk Mintzalagun roletik (euskaraz ondo dakitenak) eta beste batzuk Mintzakide rola hartuta (euskara hobetu nahi dutenak). Pasaiako Mintzalaguneko dinamizatzaile Patxi Azparrenek Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia bisitatu zuen joan den astean praktika-jarduera zertan datza azaltzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina