Bikoizketa-lehiaketaren sariaz gozatu dute Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleek

 

Hori da hori urtea agurtzeko modu bikaina! Lezoko Oroitzene AEK-ko Julik, Mertxek, Jexux Marik eta Xabierrek Iriarte-Enea jatetxean bazkaldu berri dute. Ekain bukaeran, laukoteak irabazi zuen Oarsoaldeko AEK-ko Bikoizketa-Lehiaketaren Euskara Onenaren Saria eta, hain zuzen ere, lau lagunentzako otordua eskuratu zuten. Ziur gaude ederki pasatu zutela bikoizketa-lehiaketa prestatzen... eta are hobeto bapo bazkaltzen! Aupa zuek!

Iruzkinak