Bertako sortzaileek txokoa edukiko dute Lezoko Liburu-Azokan
Ostiralean zabalduko dute Lezoko liburu-azoka, eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Aurtengoan lezoarron txokoa izango da. Aritz Gorrotxategik, Juan Ramon Makusok, Joxe Luix Agirretxek, Lander Zurutuza eta Lucia Aranburuk lekua izango dute txokoan. Hain zuzen ere, Lucia Aranburuk egin duen aipu-agenda erosi ahal izango da.
Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia liburu-azokaren antolatzaileetako bat da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina