Arkume jaioberriak ikusi dituzte Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleek

 

 

Oroitzene AEK euskaltegiko 11 ikaslek eta haur batzuek txangoa egin dute naturan barrena gaur, abenduak 6. 09:30ean hitzordua egin dute Lopene auzoan eta bertatik baratze ekologikoak ikusi dituzte. Jarraian, Plataiturrira joan dira eta Urrulloko soroko behiak ikusi dituzte eta haurrek jaten eman diete animalioi. Bestalde, Ulamarta baserriaren ondoan ardiak ikusi dituzte, belarra eman diete eta sorpresa!! Hiru eguneko arkumea eta gaur bertan jaiotakoa ezagutu dituzte. Oiloei eta antzarei ogia eman ondoren, sagardoa nola egiten den ikasi dute.




Iruzkinak