Argazki-lehiaketa egin dute Pasaiako Txirrita AEKn, urteari agur esateko

Arratsaldeko ikasleak eta irakasleak. Erdi-erdian, Pepelu, Larraitz eta Yera  saria eskuetan dutela.

 

Argazki-lehiaketa antolatu du Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak urtea agurtzeko. Hain zuzen ere, Agur 2022 lelopean, ikasleek biko edo hiruko taldeak osatu eta 30 minutuan bina argazki aurkeztu ahal izan dituzte lehiaketara. Ondoren, ikasleak  epaimahai bihurtu dira eta beraiek erabaki dute zein argazkik merezi zuen saria. Arratsaldeko ikasleen artean, Pepeluk, Larraitzek eta Yerak irabazi dute, Urtea joan da argazkiari esker. Azaldu dutenez, zuri-beltzak, koloreak ez bezala, irudian arreta jartzen laguntzen du. Goizekoen artean, berriz, Teresak, Lurdesek eta Gabrielak irabazi dute; Belarriprest argazkiak lortu ditu puntu gehien. Batzuek zein besteek Oarso Bidasoko Hitzaren termoak etxeratu dituzte. Patata-tortilla eta txistorra lagun, banatu dituzte sariak eta behar bezala agurtu dute urtea. Urtarrilaren 9an ikusiko dute elkar.

Teresa, Lurdes eta Gabriela goizeko lehiaketako irabazleak

 

Hona hemen argazki guzti-guztiak


Agurtzen

Gabon zaharreko menua bilatzen

Urtea joan da!

Urte berrian gauza berriak ikasteko asmoz

Pasaia handia I

Pasaia handia II

Magia

Basoa

Iraganetik

Etorkizuneko zimenduak

Polita izan zen

2022 badoa

Azken topoa

SORIONEKUrantz

Gure kiroldegia kalean

Belarriprest

Agur azoka! Agur 2022

Betiko promesa

Urteko kk

Agur bat ez daudenentzat

Munduaren amaiera

Kaia

Elkarrekin etorkizunerantz

Mugitu zure hegoak


Iruzkinak