A1 mailako ikasleen topaketa egin du Oarsoaldeko AEK-k Lezon

 


Joan den ikasturtean bezala, aurtengoan ere A1 mailako ikasleen topaketa egin dugu. Lezoko Ixkulin elkartean batu gara 20 ikasle eta irakasle inguru. Elkar ezagutzeko balio izan du topaketak, eta ikusteko herritar asko euskara hasiera-hasieratik ikasten saiatzen direla. Biba zuek! Ikasleek euren burua aurkeztu dute eta zenbait jolasetan aritu dira ondoren: elkarrizketak osatu, dominoa, bingoa... Eta mokadutxoa eta tragoxka ez dira falta izan (eskerrik asko Oroitzene AEK-ko lagunei!!). Espero dugu horrelako topaketa gehiago egitea hemendik eta ikasturtea bukaera bitartean! Ikasle batek afari eta guzti egitea proposatu du...

Iruzkinak