Oarsoaldeko AEK-ko ikasleek euskarazko film laburrak ikusi dituzte

Ikasle ugari elkartu dira Niessenen

 


Urtero bezala, Oarsoaldeko AEK-ko ikasleek eta irakasleek Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldiaren euskarazko lanak -Mintzagun saila- ikusi ahal izan dituzte Oreretako Niessenen. Asteartean, beste aukera bat izango da Trintxerpeko alkateordetzan. Ikusi bakarrik ez; botoa emateko aukera ere badugu Oarsoaldeko AEKideok. Larunbatean, azaroak 19, jakinaraziko dute zein den saritutako film laburra.

 

Iruzkinak