Mintzodromoa egin dute Oreretako Merkatuzarren, Euskaraldiaren harira

 


Euskaraldiaren hirugarren edizioan bete-betean gauden honetan, mintzodromoa egin dute gaur Oreretako Merkatuzarren. Oreretako Xenpelar AEK-ko eta udal euskaltegiko ikasleek eta irakasleek hartu dute parte. Datozen egunotan beste ekintza batzuk izango ditugu eskualdean; hala nola Pasai Antxon, azaroaren 28an eta 30an, astelehenarekin eta asteazkenarekin, Belarriak Prestatzeko Saioak egingo dituzte arratsaldez.

Iruzkinak