'Hobe ixilik' eta 'Azala erre' irakurriko dituzte Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko ikasleek


 

Azken urteetan bezala, ikasturte honetan ere Pasaiako euskaltegietan irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena egingo da. Hala, Ainhoa Mariezkurrenak zenbait liburu aurkeztu dizkie goizeko eta arratsaldeko B2 eta C1 mailetako ikasleei, eta honako hauek aukeratu dituzte ikasleok: goizekoek Garbiñe Ubedaren Hobe ixilik hautatu dute eta arratsaldekoek, berriz, Danele Sarriugarteren Azala erre.


 

Ikasleek datozen asteotan irakurriko dituzte liburuok eta Gabonen ostean solasaldia egin ahal izango dute egileekin. Azken bi urteotan, Amets Arzallus (Miñan) eta Uxue Alberdi (Dendaostekoak eta Aulki jokoa) izan dira Pasaiako Txirrita AEKn.

Iruzkinak