Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK-ko A2 mailako goizeko taldea

 

Artalde handia bildu dugu A2 mailan, goizez, Pasaiako Txirrita AEKn, Udane Migeltorena artzain. Ikasle batzuk A1etik igaro dira  A2ko taldera eta beste batzuk aurtengo urrian batu zaizkio taldeari. Ikasle asko eta gainera, gustura ari dira euskara ikasten. Gaur, esate baterako, maite zaitut aulki-jolasaren bitartez gozatu ederra hartu dute.

Ezkerretik hasita -goian- Carlos, Joxerra, Begoña, Josselin, Dani, Udane eta Maribel. Makurtuta, Maria, Peio, Raul eta Sara.

Iruzkinak