Euskaraldirako motorrak berotzen ari gara Oarsoaldeko AEKn

 

Egun gutxi falta dira Euskaraldia hasteko eta eskualdeko euskaltegietan poliki-poliki motorrak berotzen ari gara. Pasaiako Euskaraldiko dinamizatzaile Egoitz Albizu Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian izan dugu ikasleak animatzen, izena eman eta Belarriprest edo Ahobizi rola har dezaten. Ikasleek beraiek, jolas baten bidez, zein rol hartu beharko luketen baieztatu ahal izan dute.

Gogoan izan Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango dela.

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko ikasleek eta irakasleek, berriz, Munduko euskaldunak mahai-inguruan parte hartu dute aste honetan bertan. Oiartzunen bizi diren Nektaria Konstatellou greziarrak eta Ignacio Alustiza argentinarrak   beren bizipenak kontatu zituzten.


Iruzkinak