'Arnasa' film laburrak irabazi du Mintzagun saria

Arnasa film laburreko lan-taldeko kidea, txapela eskutan hartuta, Nahikari Otermin Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzia eta Raul Perez Oarsoaldeko AEKidea, sari-banaketa ekitaldian

 

Larunbatean, Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Erakustaldiaren sari- banaketa egin zuten Trintxerpeko alkateordetzan, eta Mintzagun sailean -euskaraz egindako film laburren sailean- Arnasa lana saritu dute. Ohi bezala, eskualdeko euskaltegietako ikasleek erabaki dute saria nori eman, izan ere, hiru proiekzio izan ziren joan den astean - Lezoko Gezalan, Oreretako Niessenen eta Trintxerpeko alkateordetzan- eta bertaratutako ikasleek film labur gustukoena aukeratu dute. Nahikari Oterminek, Pasaiako Euskara zinegotziak, eta Raul Perezek, Oarsoaldeko AEKideak,eman zioten sariari film laburraren lan-taldeko kide bati, zuzendaria ezin izan baitzen bertan egon.

Eneko Sagardoy eta Zorion Egileor aktoreak dira Arnasa film laburraren protagonistak

Iruzkinak