Ardo-dastatze tailerra izan dugu Oarsoaldeko AEKn

Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleak eta irakasleak topa egiten.

Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek azalpenak adi-adi entzun dituzte.


 

Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak, ardoa dastatzen.


2022-2023 ikasturteko lehendabiziko Mintzagun tailerra egin berri dugu. Ardo-dastaketa tailerra, hain zuzen ere, Mikel Salvadorrek gidatuta. Ikasleek hainbat ardo probatu ahal izan dituzte eta haiek bereizten ahalegindu dira. Egun gutxi barru, zinemak hartuko dio lekua ardoari, eta Oarsoaldeko AEK-ko ikasleek Pasaiako Ikuska Film Labur lehiaketaren euskarazko lanak ikusiko dituzte, eta euren botoak kontuan hartuko dira Mintzagun euskarazko film-labur onenaren saria erabakitzeko.

Mintzagun tailerren helburua da gai interesgarri, berri eta gaurkotasunezkoak euskaraz eskaintzea eskualdeko euskaltegietako ikasleei.

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko ikasleak ere ardoaren munduan sakondu nahian

Iruzkinak