Oarsoaldeko AEK-ko ikasturteko lehen talde-bilera

 

Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok ikasturteko lehen bilera egin dugu Lezoko Oroitzene AEKn. Nola ez, irailaren hasiera-hasieratik tinko ari gara lanean, baina gaur elkartu gara lehendabizi Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako irakasleok, ikasturteari buruzko hainbat konturi buruz hitz egiteko. Elkar ezagutzeko eguna ere izan da, lankide batzuk batu zaizkigulako ikasturte honetan. Ongi etorri Maddi, Maritxu, Jonmi, Andoni eta Jokin! 

Ikasturtea guretzat eta ikasleentzat emankorra izango dela dudarik ez dugu!

Iruzkinak