Mintzalagun egitasmoa abiada hartzen ari da Pasaian

 

Kontxi, Karlos eta Miren Pasai Antxon elkartzen dira

Mintzalagun egitasmoa berreskuratu du ikasturte honetan Pasaiako Udalak, herritarrak euskaraz lasai eta eroso aritu ahal izateko, eta Pasaiako Txirrita AEK ari da ekintza dinamizatzen. Dagoeneko lehen taldeak, mintzalagunekin (euskara ongi dakitenak) eta mintzakideekin (euskara erabili eta hobetu nahi duten herritarrak), abian dira. Esate baterako, Kontxi, Karlos eta Miren Pasai Antxon elkartzen hasi dira.

Bestalde, egitasmoa aurkezteko asteak dira honako hauek. Beheko argazkietan, Trintxerpeko Udal Euskaltegian eta Pasaiako Txirrita AEKn ikasleekin egindakoak. Datorren asteko ostegunean, hilak 27, berriz, Donibaneko zahar-etxean izango da Mintzalagunaren aurkezpena, 19:00etan.

 



 Gogoan izan bi bide daudela izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:

E-postaz: pasaia_mintza@aek.eus 

Telefonoz: 688 647159

Mintzalaguna egitasmoaren informazio + hemen



Iruzkinak