Oarsoaldeko AEK, Landarbasora eta Oianlekura makila hartuta

 

Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleak, Landarbason, kobazuloen kanpoaldea ikusi eta gero

Lezoko Oroitzene AEK eta Oreretako Xenpelar AEK-ko kideak Oianlekun izan dira.

Urriaren 12a lan-eguna da Oarsoaldeko AEKn, eta ohi bezala, menu zabala eskaini dugu eskualdeko lau euskaltegietan. Zenbait taldek eskola eman dute, eta beste batzuek kanpo-ekintza aukeratu dute. Hala, Pasai Antxoko Txirrita AEK-k Landarbaso inguruan egin du mendi-buelta -aurretik, azalpen-bideoa ikusi dute ikasleek eta irakasleek San Markon- eta Lezoko Oroitzene AEK-ko eta Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleak eta irakasleak Oianlekun izan dira. Oreretarrek mendi-buelta eta hamaiketakoa egin dute eta lezoarrak, berriz, perretxikotan ibili dira. Eta argazkietan ikus daitekeenez, perretxiko-uzta ederra etxeratu dute!

Iruzkinak