Errigora: aurtengo udazkenean ere, hiru saski aukeran

 

Hemen da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina, Bat egiteko garaia da lelopean. Larunbatetik aurrera eskatu ahal izango dira Errigorako saskiak. Aurten ere hiru  izango ditugu aukeran: saski beltza edo klasikoa (55 €), saski berdea edo ekologikoa (65 €) eta saski zuria edo berezia (75 €). Beti bezala, hamaika produktu bilduko dituzte saski marduletan: oliba-olio birjina estra, tomate frijitua, orburuak, polboroiak, teilak, ardi-gazta...

Ohi bezala, saskien balioaren laurden bat Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzak jasoko du. Dirua bakarrik ez; egunero gainditu beharreko zailtasunei eta trabei aurre egiteko gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa  ere.

Informazio + eta saskiak eskatzeko, sakatu hemen

Iruzkinak