HABEren dirulaguntza eskatzeko epea, urriaren 7ra arte zabalik

 


Ikasle askok tokian tokiko Udalaren dirulaguntza jasotzen dute ikasturtea bukatutakoan. Dena dela,  udal-beken bitartez ordaindutako %100 jasotzen ez dutenentzat, eta HABEren euskara-mailaren bat gainditu dutenentzat- Jaurlaritzak ere dirulaguntzak banatzen ditu. Hona hemen jarraitu beharreko urratsak laguntzok lortzeko. Online edo aurrez aurre eskatu ahal dira. Zalantzarik baduzu, galdetu zure euskaltegian.

 

-Noiz egin behar da eskaera?

 

Dirulaguntzetarako eskaria burutzeko epea 2022ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartekoa izango da, biak barne.

 

 

-Zein da deialdi honetako berrikuntza nagusia?

 

Adinaren arabera, C1 maila egiaztatzen duten ikasleek eskura dezaketen gehieneko dirulaguntza kopuru bi izango direla. 1992 urtean edo ondoren jaiotakoek 700€ eta 1991 urtean edo lehenago jaiotakoek 150€.

 

 

-Deialdiaren inguruko informazioa eta eskaria bideratzeko prozedurari buruzko argibideak, non?

 

Beharrezko argibideak eskuragarri HABEren atarian IKASLEENTZAKO DIRULAGUNTZAK web orrialdean.

 

 

-Zer egin behar du baldintza horiek betetzen dituenak?

 

Aipatu Ebazpenak ezarritako baldintzak betetzen dituenak eta dirulaguntza hauek eskuratu nahi izatera, eskaera Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren atariaren bitartez egin behar du. Bertarako sarbidea HELBIDE HONETAN aurkituko du irailaren 8tik aurrera. Ordenagailua erabili behar du datuak sartzeko. Eskaera aurkezteko bi aukera ditu: eskabide elektronikoa edo aurrez aurreko aurkezpena.

 

Irailean argitaratuko diren eskaerak egiteko Jarraibideak eranskin gisa doaz mezu elektroniko honetan.

 

 

-Eskabide elektronikoa

 

Eskabide elektronikoa aukeratzen badu, formularioaren datu gehienak beteta izango ditu. Eta bakar bakarrik sartu beharko ditu ordaindutako matrikulak eta hauen ordainagiriak; beste dirulaguntzarik jaso badu, zein erakundek eta zenbateko dirulaguntza eman dion; eta azkenean, HABEren dirulaguntza zein banku-kontutan jaso nahi duen. Eta horrela, inora joan gabe, etxetik bertatik edo nahi duen tokitik eskaera eginda izango du.

 

-Eskabide elektronikoa egiteko identifikazio elektronikorako bitartekoren bat beharko du, hau da, ziurtagiri digitala (IT Txartela, IZENPE txartela, eDNI) edo erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoaren txartela (BakQ). Eskabide elektronikoa erabiltzea gomendatzen zaio, eta batez ere, itsasontzi-jokoaren txartela, hau da, BakQ txartela, edozein KZgunetan, ZUZENEAN zerbitzuaren bulegoetan edo IZENPEren webgunean jasotako gainerako arreta presentzialeko puntuetan (600 baino gehiago) eskatu eta unean bertan eskura dezakeelako.

 

 

-Aurrez aurreko aurkezpena

 

Aurrez aurreko aurkezpena aukeratzen badu, bete beharreko formularioa hutsik izango du eta datu guztiak idatzi eta sartu beharko ditu. Gainera, datuak bete ondoren, formularioa inprimatu, eskuz sinatu eta HABEko edozein bulegoetara (BILBO, DONOSTIA, GASTEIZ) edo ZUZENEAN zerbitzuko edozein egoitzatara (Bilbon, Kale Nagusia 85; Donostian, Andia 13; eta Gasteizen, Ramiro de Maeztu 10) joan eta bertan aurkeztu beharko du.

Iruzkinak