Eztabaidetarako esapideak, Oarsoaldeko AEKren aurtengo txartelan

 

Urtero-urtero Oarsoaldeko AEKn txartela prestatzen dugu eta ikasturtea hasi baino lehen, eskualdeko herritar guztiek jasotzen dute postontzian. Eskualdeko lau euskaltegion datuak emateaz gain, gai jakin batekin lotu ohi dugu txartela: nominalizazioa, orduak idazteko arauak, -h hizkia duten hitzak... Aurten eztabaidetarako ohiko esapideak aukeratu ditugu. Ziur gaude gurera urriaren 3tik aurrera etorriko diren ikasleentzat erabilgarria izango dela.

Iruzkinak