Aurten ere C2 mailako bi talde edukiko ditugu Oarsoaldean

 

 

Joan den ikasturtean bezala, C2 mailako bi talde izango ditugu eskualdean: bata goizez eta bestea arratsaldez. Goizeko taldeko eskolak Lezoko Oroitzene AEKn izango dira, astearteetan eta ostegunetan; arratsaldeko taldekoak, berriz, Oiartzungo Intxixu AEKn emango ditugu astearteetan eta asteazkenetan. Ikastarook, beste guztiak bezala, datorren hastean hasiko dira eta izena eman daiteke oraindik ere.

Argazkiotan, joan den ikasturteko C2 mailako bi taldeak; goian goizekoa eta behean arratsaldekoa



Iruzkinak