Udako ikastaroetarako prest gaude Oarsoaldeko AEKn

 

Udane Migeltorena, Elena Vazquez, Josu Ostolaza eta Hostaitza Zubeldia AEKideak

Eman al duzu jada izena udako ikastaroetan? Aurten ere lanean ariko gara uztailean eta irailean. Hona hemen Oarsoaldeko AEKren eskaintza zehatza 2022ko udarako:

  • Uztailean: C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa 
  • Irailean: B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak  
  • Autoikaskuntza: uztailean eta irailean (irakaslearekin tutoretzak+etxerako lanak+mintza-saioa)

Uztaileko ikastaroei dagokienez, ekainaren 24a baino lehen eman behar da izena; irailekoen kasuan, berriz, uztailaren 8a baino lehen eman behar da izena eta autoikaskuntzan, azkenik, ekainaren 30a baino lehen.

Gogoan izan HABEren bigarren deialdiko idazmen-probak urrian izango direla.

Iruzkinak