Ondo pasa udan!!

 

Oarsoaldeko AEK-ko irakasleetako batzuk, Bikoizketa Lehiaketaren galan, Oreretan.

Ekaina joan da... eta baita ikasturtea ere! Opor garaia dugu, beraz. Tira, guztiz ez gara joango, uztailean eta irailean ikastaro trinkoak eskainiko ditugulako (erne! oraindik tokia badago!), baina talde eta ikasle gehienak agurtu ditugu dagoeneko.

Kosta egin zaigu, gero, musukoa kentzea (behin betiko izango ahal da!), baina azkenean lortu dugu! Gainera, 22. KORRIKAren ikasturtea izan da honako hau; ahaztezina, beraz. Eta 22. KORRIKAri azken keinua egiteko, hona hemen Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko Xabier Dorronsoro Zabaleta ikasleak idatzitakoa. Hitzekin izan da KORRIKAren leloa eta Xabierren hitzekin agurtuko zaituztegu datorren ikasturtera arte!!


Iruzkinak