Mintzamen-proba, elkarren arrimuan prestatzen



 Datozen asteotan izango dira HABEren mintzamen-probak eta horiei begira saio bereziak antolatu ditugu Oarsoaldeko AEKn. Hala, atzo, ekainak 16, Oreretako Reina aretoan -goizez- eta Xenpelar etxean -arratsaldez- B1, B2 eta C1 mailako Lezoko Oroitzene AEK-ko, Oiartzungo Intxixu AEK-ko, Oreretako Xenpelar AEK-ko eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleak elkartu genituen, azterketaren antzeko ariketa egiteko. HABEren probetan egiten den bezala, aurrena ikasleek testu bat azaldu zioten elkarri eta ondoren elkarrizketa egin zuten.

Espero dugu atzoko saioak lagungarriak izatea gure ikasle guztiontzat eta harrera ona ikusita, datozen urteotan ere horrelakorik ez da faltako!

Iruzkinak