Lezoko Oroitzene AEK-ko A1 mailako ikasleek irabazi dute VI. Bikoizketa Lehiaketaren sari nagusia


 Bikoizketa-gala bueltan da! Azken bi ikasturteotan, pandemia dela-eta ezin izan dugu Oarsoaldeko AEK-ko Bikoizketa Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldirik egin. Aurten, ordea, festa giroa berreskuratu dugu. Oreretako Cyne Reyna tabernan egin dugu gala eta honako hauek dira sarituak:

  • Sari nagusia: Eta postrerako pastela (Lezoko Oroitzene AEK; A1 mailako arratsaldeko taldea. Oparia: otordua Gaztelu jatetxean.

    • Euskara Onenaren Saria: Bandoa (Lezoko B2-C1 mailako arratsaldeko taldea). Oparia: otordua Lezoko Iriarte-Enea jatetxean.



  • Gidoi onena: Ez da hain fazila (Pasaiako Txirrita AEK-ko A2 mailako arratsaldeko taldea). Oparia: otordua Lezoko Carmen jatetxean.


  • Originalena: Lizun Handiaren Teoria (Oiartzungo Intxixu AEK-ko B2 mailako eguerdiko taldea). Oparia: Eureka! zientzia-museorako sarrerak.


 

  • Frikiena edo bereziena: (H)egan Oiartzungo Intxixu AEK-ko B1 mailako arratsaldeko taldea. Oparia: barazki-sorta


Iruzkinak