Joxan Elosegi itzultzailearen bisita jaso dute Lezoko Oroitzene AEKn

Ikasleak, Joxan Elosegi itzultzailea eta Idoia Genua irakaslea, Lezoko Oroitzene AEKn
 

Lezoko Oroitzene AEK-ko C2 mailako arratsaldeko taldeko ikasleek Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburua irakurri dute ikasturte honetan. Eleberria Irene Solak plazaratu zuen, katalanez, (Canto jo i la muntanya balla) eta Joxan Elosegi irundarrak euskaratu zuen 2020an (Alberdania argitaletxea). Hain zuzen ere, lan horri esker Euskadi Literatur Saria irabazi du Elosegik; zehazki, euskarazko itzulpenaren saria. Aste honetan ikasleak eta itzultzailea solastu dira euskaltegian. Liburua eta itzulpengintza izan dituzte hizpide, besteak beste. Eskerrik asko bisitagatik, Joxan!




Iruzkinak