Ikasturte bukaerako afariak egingo ditu Oarsoaldeko AEK-k ostiralean

 




Urrun geratu da 2019ko udazkena... Orduan egin genituen eskualdeko lau euskaltegiok orain arteko azken afaria. Pandemia iritsi zen 2020ko hasieran eta ordutik hona, nahiz eta euskaltegiren bat edo talde zehatz bat mahaiaren bueltan elkartu den, lau euskaltegiok (Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK) ez dugu bat egiterik izan. Zorionez, garai iluna pasatu dela dirudi, eta ostiralean, ekainak 17, ikasturte bukaera behar bezala ospatuko dugu Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian. On egin!

Iruzkinak