Gipuzkoako AEKideok Oreretan elkartu gara

 

Gipuzkoako AEKideak, Oreretako Lau Haizetara elkartearen atarian, Merkatuzarren ondoan 
 

Gipuzkoako 80 bat AEKide izan gara eskualdean gaur, Oreretako Merkatuzarren hain zuzen ere. Duela hiru urte, 2019an, egin genuen tankera honetako lehen topaketa, Donostian, eta pandemiak eragindako etenaldiaren ostean berriz ere elkartu gara. Bertan izan gara, jakina, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako irakasleok.

Gizonduz  tailerrarekin hasi da topaketa. Ondoren, hizkuntz eskubideen urraketen  aurrean eskoletan zer nolako jarrera hartu beharko genukeen  eztabaidatu dugu talde txikitan, eta azkenik, besteak beste, erabilera eta talde-kohesioa indartzeko praktika onak partekatu ditugu. Topaketaren ostean mahaiaren bueltan batu gara AEKideok. Datorren urtean berriro ere egingo ahal dugu!


Oreretako Merkatuzarren elkartu gara

AEKideak, topaketa hasi aurretik

Gizonduz tailerra izan da topaketaren lehen hitzordua


Iruzkinak