Pasaian egunpasa egiteko proposamenak, Txirrita AEK-ko B2-C1 mailako arratsaldeko taldearen eskutik

Laura Rè Lozano

"Bai bakarrik, bai kuadrillan egin daiteke plana. Gura kafetegian gosaldu daiteke, tostada oso gozoak egiten dituztelako eta horren ondoren, paseotxo bat eman daiteke Molinaoraino, han  liburu bat irakurtzeko. Eguerdian, poteoa egin daiteke eta, larunbat honetan gainera, Antxoberfesten bazkaltzeko aukera aparta dago (ukondo oso gozoa!).

Leire Perez Alarcia

"Nik proposatuko nuke Oiartzundik abiatzea, ibilbidea oso polita delako, eta oinez Pasai Antxoraino etortzea. Antxon zerbait hartu eta gero, Pasai San Pedrora oinez joan eta Falcon Crest-en pintxo batzuk jan ahal dira. Azkenik, bueltako bidea egin daiteke eta Antxon garagardo batzuk edan".

Ilargi Mendizabal Bazterra

"Taldean egiteko plana proposatuko dut, lagunekin edo familiarekin egin daitekeena: Pasai Antxon herri kirolak egitea lagunartean edo familian, aire librean edo frontoian -eguraldiaren arabera-, eta bukatutakoan herrian bazkaldu".

Gontzal Santo Domingo Treceño

"Lau barrutietan bertso edo trikipoteoa plan ederra izango litzateke. Hartara, lau barrutietako pasaitarrok hobeto ezagutuko genuke elkar eta, gainera, nork bere barrutian ez dauden tabernak ere ezagutuko lituzke"

Jose Luis Sarobe Lafuente

"Maiz gurean eguraldi txarra egiten duenez, plan polita izan liteke Albaolara joatea San Juan baleontzia nola egiten ari diren ikustera, eta gero hamaiketako galanta egitea Falcon Cresten; ahal dela, astean zehar, 11:00ak aldera, benetako giroa ikusteko".

Yera Lapuente Añorga

"Hasteko, bisita gidatua egingo nuke Antxon. Bertatik, oinez San Pedrora joan gaitezke, esate baterako Albaola ikustera. Jarraian, motoraz San Pedrotik Pasa Donibanera pasa gaitezke. Donibaneko plazan edo merenderoan zerbait jan daiteke, eta herriko leku bereziak bisitatu".

Haizea Antolin Rubio

"Egun eguzkitsua ateratzen bada, bokata batzuk hartu eta txakurrarekin Molinao aldera joatea proposatuko nuke, eta txakurra errekan jolasten den bitartean, lasai-lasai egon edo paseotxo bat eman".

 Julian Zayas Arrabal

"Itsasoa lasai baldi badago, piragua hartuko nuke portutik bistak oso politak direlako. Piraguan aritzeak gosea sortzen duenez, bada Donibaneko Camara jatetxean bazkal daiteke -ni ez naiz inoiz bertan izan, baina oso ondo dagoela esan didate!-. Azkenik, Kalaburtzako txiringitora joango nintzateke, pote bat hartzera eta ilunabarra ikustera".

Iruzkinak