Oarsoaldeko AEK-ko kideak Bretainiara bidean dira

 

Ezkerretik hasita lehena, Jon Diaz Oiartzungo Itxixu AEK-ko zuzendaria eta eskuinetik hasita lehena, Saioa Ballesteros Oarsoaldeko AEK-ko zuzendaria

Oarsoaldeko AEK-ko Saioa Ballesteros, Jon Diaz, Mattin Kazabon, Edurne Lizarazu eta Maitane Linazasoro Bretainiara bidean dira. Eskualdeko beste hainbat lagunekin atera berri dira Oiartzundik eta, ondo bidean, ostegun goizean iritsiko dira Karaezera. Bretoieraren aldeko Ar Redadeg ekimenean parte hartuko dute eta ostiralean, 15:00etan, lekukoa hartuko dute.

Iruzkinak