Mintzagun tailerrek txalaparta doinuak ekarri dituzte euskaltegietara

Maiatzeko Mintzagun tailerrak egin berri ditugu eskualdeko euskaltegietan.  Harkaitz Martinez de San Vicentek, Oreka Tx taldeko kideak, bisita egin digu eta gure ikasleek eta baita irakasleok ere, txalaparta gertutik ezagutu dugu. Ezagutu eta praktikan jarri, argazkiotan ikus daitekeenez...
 
Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasle eta irakasleak, euskaltegi ondoan  


Lezoko Oroitzene AEKn ere ikasteko gogoz aritu dira ikasleak


Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleek adi jarraitu dituzte Harkaitz Martinez de San Vicenteren azalpenak



Pasaiako Txirrita AEKn ere gustura asko aritu dira


Iruzkinak