Ikastaro trinkoak antolatuko ditu aurten ere Oarsoaldeko AEK-k, uztailean eta irailean

 


 Azken urteetan bezala, aurten ere lanean ariko gara uztailean eta irailean. Hona hemen Oarsoaldeko AEKren eskaintza zehatza 2022ko udarako:

  • Uztailean: C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa 
  • Irailean: B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak  
  • Autoikaskuntza: uztailean eta irailean (irakaslearekin tutoretzak+etxerako lanak+mintza-saioa)

Uztaileko ikastaroei dagokienez, ekainaren 24a baino lehen eman behar da izena; irailekoen kasuan, berriz, uztailaren 8a baino lehen eman behar da izena eta autoikaskuntzan, azkenik, ekainaren 30a baino lehen.

Gogoan izan HABEren bigarren deialdiko idazmen-probak urrian izango direla.

Iruzkinak