AEKren aurrematrikula: merkeago aterako zaizu datorren ikasturtea!

 

Raul Perez, Imanol Fernandez, Josune Uzkudun eta Lurdes Zapirain Oarsoaldeko AEK-ko kideak, aurrematrikularen kartela eskuetan dutela



Datorren ikasturterako aurrematrikula egin daiteke jada, eta ohi bezala pagotxa da! Izan ere, aurtengo prezioari eutsi eta %5eko deskontua izango duzu. Hau da, urrian ez duzu ikasturte berriari dagokion matrikula-prezioa ordainduko, baizik eta aurtengo ikasturtekoa; hau da, 2021-2022koa -merkeagoa- .

Ez hori bakarrik: ordainketa zenbait epetan zatitu ahal izango duzu, eta gainera lehentasuna izango duzu taldeak osatzeko orduan.

Egin ezazu aurrematrikula, merezi du eta!!!

Iruzkinak