Oarsoaldeko AEKn behar bezala ospatu dugu 22.KORRIKAren hasiera


 


Nork bere erara ospatu genuen atzo 22.KORRIKAren hasiera. Goizetik, gainera. Oreretan Korrikari buruzko 'Uhinak' dokumentala ikusi eta gero, giro ederrean aritu ziren eskualdeko euskaltegi guztietako ikasleak Merkatuzarren, mintzodromoan. Arratsaldean bestalde, Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleek suziri eta guzti bota dute udaletxeko balkoitik -eta Juli del Sol ikasleak oparitutako pankarta ederra erakusgai- . Oreretako Xenpelar AEKn, berriz, telebistaz ikusi dute 22.KORRIKAren unerik hunkigarrienetakoa, hasiera alegia. 

 


Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek arratsalde ederra pasatu zuten pintxo artean, Oarsoaldeko AEK-k eta Laborek elkarlanean antolatutako lehiaketan.

Oiartzungo Intxixu AEK-ko bi irakasleak, Oiartzun Irratian

 

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko bi ordezkarik, Jon Diazek eta Mattin Kazabonek Korrika antolatzeko egiten den lana biluztu dute Oiartzun Irratiko mikrofono aurrean.

...Eta izan da 22.KORRIKAren hasiera Amurriotik zuzen-zuzenean ikusi duenik ere!





Iruzkinak