Lezoko Oroitzene AEK-ko Marian Tapiasek etxeratu du 22.KORRIKAren petoa, lehiaketa irabazita

 


Eskualdeko euskaltegietan hainbat lehiaketa eta zozketa egin ditugu 22.KORRIKAren aitzakian. Lezoko Oroitzene AEKn, adibidez, aurreko Korriketako petoak jarri zituzten euskaltegiko horman eta ikasleek petook zein ediziotakoak ziren asmatu behar zuten. Bada, Marian Tapiasek irabazi du lehiaketa, eta nola ez, aurtengo petoa eraman du etxera. Ezin duzu imajinatu, Marian, zer nolako jantzi preziatua eskuratu duzun!!!

Iruzkinak