[Korrika Kulturala] Laborerekin elkarlanean egindako pintxo-lehiaketak zaporea eman dio KORRIKAren atarikoari
Lezoko lehiaketako irabazleak: Olatz Errasti eta Juli del Sol
Eskualdeko herri batzuetan aire librean eta beste batzuetan aterpean, baina denetan gogotsu ikusi ditugu parte hartzaileak pintxo-lehiaketan. 21.KORRIKAn bezala, aurtengoan ere Labore izan dugu bidelagun Korrikaren atarian eta hainbat herritarrek sukaldari trebeak direla erakutsi digute. Azken hitzordua Pasai Donibanen izango dute larunbatean, apirilak 9.
Pasai Antxoko irabazleak: Carlos, Felipe, Rosa eta Asun
Oreretan -goian- eta Trintxerpen -behean- ere eguraldia lagun, gustura aritu dira pintxotan.
Miren Murua atera zen garaile San Pedroko entsalada-lehiaketan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina