Gure taldeei begiradatxoa: Lezoko Oroitzene AEK-ko C2 mailako arratsaldeko taldea

 

Ikasturte honetan C2 mailako bi talde ditugu eskualdean, biak Lezoko Oroitzene AEKn. Argazkian, arratsaldeko taldea duzue. Lortuko al du Idoia irakasleak, behingoz, ikasleok idazlan ona egitea? Hori da hori erronka!! Tira, idazlanak alde batera utzita, poesian ere trebatu dira ikasleok, kaleratu berri den Hatsaren poesia olerki-bilduman  parte hartu baitute.

Bide batez, zorionak Nahikari eta Unairi, aste honetan 22. KORRIKAren lekukoa harro eta tinko eramateko ohorea izango dute-eta!

Iruzkinak