Biba Lezo eta Biba 22. KORRIKA!
Lezon lekukoa eraman behar duten eragile guztiak prest eta gogotsu daude. Goiko argazkia ikusi besterik ez dago! Adina edozein dela ere, igande goizaldean lekukoarekin une magikoa pasatzeko pronto daude guzti-guztiak. Merezi zuen, gero, talde argazkia ateratzea non eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko atarian. Hona hemen Lezon 22. KORRIKAn lekukoa eramango duten eragileen zerrenda:
Ez ahaztu apirilaren 9an, larunbata, jai-giroa nagusituko dela herrian: Lezo eta Donibaneko gazteen arteko desafioa, zumba-ikastaroa familientzat, afaria eta dantzaldia Modestorekin.
Eta nola ez, mila-mila esker 22.KORRIKArekin bat egin duten herriko talde guztiei!!




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina