[San Pedroko Korrika Kulturala] Badator entsalada-lehiaketa!


 

 

Pasaiako barrutietan ere abiadura hartzen ari da Korrika Kulturala. San Pedron, adibidez, martxoaren 18an, Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren aurkezpena egin zuten Antxeta elkartean, eta hurrengo egunean, Zurriola Antzerki Eskolak Brianen bizitza obra taularatu zuen.


San Pedroko Antxeta elkartean egin zuten liburu-aurkezpena
 

Pasaiako beste barrutietan bezala, bestalde, Laborerekin elkarlanean lehiaketa egingo dute San Pedron, apirilaren 2an, larunbatarekin. Entsalada-lehiaketa antolatuko dute, hain zuzen ere. Andoni Ollokiegi kantariak girotuko du 22. KORRIKA aurreko festa-egun hori.






Iruzkinak