[Oreretako Korrika Kulturala] Mintzodromoa, 22.KORRIKAren hasiera-egunean

 


22.KORRIKA hasiko den egunean, mintzodromoa egin dugu Oreretako Merkatuzarren. Eskualdeko euskaltegietako ikasleak eta mintzalagunak hitz eta pitz aritu dira gai askori buruz, kafetxoa eta pastak lagun: bidaiak eta turismoa, telebista, sukaldaritza... Horretaz gain, Yur Brañas ikasleak, Oarsoaldeko AEKren II. Mikroipuin-Lehiaketaren irabazleak, saria jaso du: Amets Arzallus bertsolari eta idazleak sinatutako petoa eta 22.KORRIKAren elastikoa. Zorionak!












Iruzkinak