[Oiartzungo Korrika Kulturala] Korrikari buruzko pasadizoak, Oiartzungo Intxixu AEKn

 



Intxixu AEK euskaltegian KORRIKAREN "Uhinak" dokumentalaren emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Ondoren, gainera, hiru AEKide ilustreren bisita jaso genuen: Lorea, Aitziber eta Maturena, hain zuzen ere. KORRIKArekin lotutako hamaika bizipen dituztenez, beraien "batallitak" entzuteko aukera paregabea izan genuen. Zer izango litzateke oraingo KORRIKA eurengatik ez balitz...aupa zuek!

Iruzkinak