[MIKROIPUIN-LEHIAKETA] Zaindu maite duzun hori (5. postua)

Egilea: Juli del Sol. Lezoko Oroitzene AEK

Nire bigarren urtea da euskaltegian, nire lehen korrika.

Euskaltegiko kilometroan lekukoa eramatea dagokigu.

Asteak daramatzagu gure lasterketan pentsatzen; lekukoa nork hartuko, nola pasako...

Lorik gabeko gauak!

Lasterketa luzea da da, emozioz betea.

Lekukoa euskal herri guztietatik pasatzen da eskuz esku, atsedenik gabe, gau eta egun.

Euskara defendatzen eta zaintzen duen herri oso bat.

Denok sentitzen dugu harrotasuna, poza eta emozio handia.

Pauso gutxi batzuk baino ez ditut egingo.

Ezin dut arnasa hartu pentsatuz nolakoa izango den lekukoa hartzeko unea.

Zenbat jendek sentitu duen emozio bera Lekukoa eskutan hartzean!

Arratsaldeko 5ak dira eta urduri nago.

6etan tentsioa igotzen da.

Musika entzuten hasten da, jendearen algarak garrasika: "Ttipi ttapa, ttipi ttapa, korrika!"

Unea heldu da.

Lekukoa hartuko dut.

Eskuak eta hankak dardarka ditut.

Begiak malkoz betetzen zaizkit.

"Korrika, korrika!!"

Ez dut oihu egiterik.

"Korrika, korrika!!"

Emozioak ito egiten nau.

"Korrika, Korrika!!"

Lagunekin korrika jarraitzea lortzen dut.

"Korrika, Korrika!!"

Eta lekukoa pasa dut.

Ez da erori!

Ttipi ttapa, ttipi ttapa, korrika!

Harrotasun handia sentitzen dut, hartzean sentitu dudan zirrara bezain handia.

Gure urratsak metro gutxi batzuk baino ez dira izan lasterketa amaigabe honetan.

Lekukoa urruntzen ikusten dut, aurrerantzean ere, euskaraz bizitzea izango dudala sinetsita.

Ttipi ttapa, ttipi ttapa, korrika

Iruzkinak