[Mikroipuin-lehiaketa] Oroimenak (7. postua)

 

Egilea: Tarik El Mossaoui. Oreretako Xenpelar AEK

Gaueko lauak ziren. Anaiek parrandatik zentoztela, zaratarik egin gabe, aitona kaleko giroa leihotik begiratzen ikusi zuten. Segituan galdetu zioten:

-Aitona, zer darabilzu egiten, oso berandu da-eta?

Aitonak atzera begira, eta nahastuta, aurpegiak ezin zituen igarri.

-Gaztetako parrandak gogoratzen ari nintzen.

Bilobek, harrituta, aitona laguntzeko asmoz galdera bota zuten:

-Eta nolakoak ziren egiten zenituen parrandak? Egungoak baino askoz aspergarriagoak izango ziren, jakina.

Aitona barrezka hasi zen ahal zituen oroimenetaz gogoratzen.

Halako batean, eserlekutik poliki altxa zen, plaierak jartzeko asmoz. Bilobek aitona gelditu zuten:

-Aitona, nora zoaz? Gaua da, oraindik goiza ez da iritsi!

-Beraiekin elkartu behar naiz, han egongo da, hortxe bertan ikusiko dut!

Leihoa irekita, urrutitik jende multzo baten oihuak entzun ziren. Gero eta gertuago eta argiago entzuten zen. Aitonak bere emaztearen argazki bat hartu, bihotzean jarri eta malko batekin kaletik entzuten ziren hitzak errepikatu zituen irribarre batez:

-Tipi tapa, tipi tapa, korrika...

Iruzkinak