[Mikroipuin-lehiaketa] Kutsaketa masiboa (2.postua)

Egilea: Miren Sukia. Pasaiako Txirrita AEK
 

Aspaldi-aspaldian, 2020an, pandemia bat hedatu zen mundu osoan, eta gobernuek hartutako neurri zorrotzek ez zuten lortzen hura gelditzea.

Hala eta guztiz ere, 2022an Korrika ospatu zen, eta milaka eta milaka euskaldun batu ziren. Hantxe gertatu zen kutsaketa masiboa, agerraldirik handiena. Korrikaren balioekin kutsatu ziren milaka lagun horiek, eta birus bat zabaltzen den moduan, elkartasuna, partaidetza, maitasuna, antolakuntza, auzolana, alaitasuna eta inklusioa iritsi ziren bazter guztietara, eta gaitz guztiekin bukatu.

Eta hala baza ala ez bazan, sar dadila lekukoan eta atera dadila munduko plazan.

Iruzkinak