[Mikroipuin-Lehiaketa] Euskararen bihotza (6. postua)

 

Egilea: Ane Hernandez. Lezoko Oroitzene AEK


Korrikan euskararen bihotza da gidatzen gaituena, lekukoa, alegia.

Korrika hasteko 2 egun besterik ez ziren falta, dena prest egon beharko litzateke; baina lekukoa zen faltan. Non ote zegoen lekukoa? Korrikan garrantzitsuena baita. Orduak bilatzen egon ondoren, ez zuten aurkitu eta korrika lekuko barik egitea aukeratu zen.

Korrika iritsi zenean, gidatu gintuena ez zen lekukoa izan; dena den, euskarak bazekin nola argitu bidea, izpiz marraztu baitzuen lurrazala. Euskal Herriko kaleak barrez, hitzez, eta musikaz zipriztindu ziren; euskaldunok ilusioz eta energiaz betez, euskararekin jolas aritu ginen korrika.

Momentu horretan jakin genuen euskararen baliotsuena ez zela hura eskuz-eskuz eramatea, bihotzean eramatea baizik.

Iruzkinak