Lezoarrak 22.KORRIKAra begira jarriko dira igandetik aurrera

 


Lezoko Korrika Batzordeak ere osatu du egitaraua. Igandean, martxoak 27, girotze-festa egingo dute Saldise plazan. Laborerekin elkarlanean pintxo-lehiaketa izango da. Horrekin batera, muxikoek dantzan jarriko dituzte lezoarrak, haurrentzako jolasak ez dira faltako, eta 22.KORRIKAko arropa erosteko aukera ere izango da.

Ondorengo egunetan, 22.KORRIKA Lezora iritsi bitartean, beste hitzordu batzuk izango dituzte, hala nola kale-apainketa, Korrika Gaztea eta Korrika Txikia eta mural-margoketa. Egun handia, eskualdeko beste herrietan bezala, apirilaren 9a izango da, 22. KORRIKA iritsi bezperan.

Iruzkinak