[Korrika Kulturala Lezon] Giro ezin hobea, 22.KORRIKA gain-gainean dugula gogorarazte

 

 22. KORRIKAk apirilaren 10ean, goizaldean, iritsiko da eskualdera, eta horrenbestez, Lezora ere. Herrian girotze-festa egin zuten atzo. Pintxo-lehiaketan Juli del Sol eta Olatz Errasti atera ziren garaile. Haurrentzako jolasak, Korrikako arropa, muxikoak eta abar izan ziren Saldise plazan. 



 Ez ahaztu: apirilaren 9an, larunbatarekin, 22.KORRIKA Lezora iritsi bezperan afaria egingo dute, eta Modestok dantzan jarriko ditu bertan bilduko diren guztiak.

 

Iruzkinak