Gora Emakumeen Nazioarteko Eguna!

 

Lorena, Saioa, Idoia, Josune, Itsaso, Hostaitza, Maitane, Amaia, Lurdes, Elena, Maialen, Idurre eta Udane. Oarsoaldeko AEK-ko emakumeok argazkia atera dugu aurtengo martxoaren 8aren harira.

Garai zail hauetan, bai euskararen bai, emakumeon* egoera zeharo okertu da. Izan ere, azken urteetan emandako aurrerapausoek atzera egin dute arrapaladan; besteak beste, lan prekarietatea, zaintza, indarkeria eta zaurgarritasuna areagotu egin dira. Ondorioz, bizkarrean daramagun motxila leporaino bete zaigu, eta geroz eta gehiago kostatzen zaigu hustea.

Oztopoak oztopo, lanean dihardugu emakume* askok eta askok (bai soldatapean, bai bestela ere), eta helduen euskalduntzean, esaterako, irakasle gehienak emakumeak* gara: gurean, %63,9, hain zuzen ere.


Iruzkinak