22. KORRIKAren atarian ere, mokadutxoak Oarsoaldeko AEKren eta Laboreren eskutik
21.KORRIKAren aurreko asteetan egin bezala, aurtengoan ere pintxo-lehiaketa antolatuko dugu Oarsoaldeko AEK-k eta Laborek, elkarlanean. Laborek emandako saskiak etxeratuko dituzte pintxo gozoenen egileek.
Dagoeneko, data gehienak zehaztuta daude, herriz herri, baina baliteke beste hitzorduren bat izatea eta plaza honetan jakitera emango dugu.
- Martxoak 20, igandea: Trintxerpen
- Martxoak 25, ostirala: Oiartzunen
- Martxoak 26, larunbata: Oreretan eta Pasai Donibanen
- Martxoak 27, igandea: Lezon
- Apirilaren 2an, larunbata: Pasai San Pedro
Hona hemen, lehiaketaren oinarriak:
-Parte hartzaileek ekarri behar dituzte produktuak
-Km 0 produktuak erabili behar dira
-Osagai nagusia garaiko produktua izango da
-Pintxo hotzak
-Partaide bakoitzak 5 pintxo prestatu behar ditu
-Pintxoak ordubetean prestatu behar dira

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina