Uxue Alberdik eta Amets Arzallusek badute 22. KORRIKAko petoa!


Uxue Alberdik eta Amets Arzallusek  Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia bisitatu berri dute  Aulki-jokoa eta Miñan liburuez hitz egiteko, hurrenez hurren. Solasaldiaren bukaeran peto bana oparitu diegu bi idazleoi. Esan gabe doa poz-pozik hartu dutela detailea, KORRIKAzaleak baitira biak.


Gogoan izan petoak salgai ditugula bost eurotan Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn

Iruzkinak